lunes, 8 de noviembre de 2010

Barriola, Lau T'erdiko Txapelketako ligaxkarako azken sailkatua, Julen Retegiri 22-14 irabazi ondoren.

EIBAR.- Sebastien Gonzalez, Juan Martinez de Irujo, Titin III eta Abel Barriola izango dira Lau T'erdiko Txapelketako ligaxka jokatuko dutenak, eta, horrenbestez, txapela janzteko aukera izango dutenak. Leitzarra izan da sailkatzen azkena, Astelenan Retegi Bi-ri 22-14 irabazi eta gero.

Partida hasierak, ordea, bestelako itxura zuen. Retegi bikain hasi da eta 1-6 jarri da aurretik markagailuan. Hala ere, Barriola lasaitu eta bere ohiko jokoa egiten hasi da, luze joz, eta aukera zuenean tantoa amaituz. Gainera, aurkariak ez du zorte handirik izan zenbait unetan eta abantaila hartzeko modua izan da. Azkenean, pronostikoak bete egin dira eta Barriola txapelaren lehian arituko da.